XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bitartean, XVIII. mende hasiera bitarte eta gurean bezalako nekazari eremuetan hurrengo mende barrenera arte, zubien trazagileek ez zituzten obraren kontzeptzioaren eta obrak eduki litzakeen ondorio hidraulikoen arteko erlazioak atzematen.

Esperientziak, behaketa enpirikoak eta zenbait eraikuntza-formularen transmisioak arautzen zituzten obrak.

Transmisio hori praktikan oinarritzen zen eta ahoz ahokoa izaten zen nagusiki.

Gure gogoetak maizetan gidatuko dituen azterlan baten autoreak dioen arabera, on apprenait sur le tas (J. Mesqui, 1986, 161).

Guztiok dakigun bezala, baziren halaber tratatu batzuk, arau eta proportzioen kode-multzo gisa, mende luzeetako esperimentazioaren espresio kultoa aurkezten zutenak.

L.B. Alberti (De re aedificatoria, 1452), A. Palladio (Quatro Libri dell'Architectura, 1570), P. J. de Lanastosa (Los 21 libros de los ingenios y las máquinas), Fray Lorenzo de San Nicolás (Arte y uso de la Arquitectura, 1633/1667) autoreen obrek gutxi batzuk aipatzearren eragina izan zuten, zalantzarik gabe, munta handiko obra enblematiko batzuen diseinuan baina argibide gutxi eskaintzen digute nekazari edo landa-giroko zubiak aztertzerakoan eta hori da gure eremuan kopuru handi batean daukaguna.

Hurrengo orrietan behin eta berriro ikusi ahal izango dugunez, Arabako zubien azterketak irizpide enpiriko batzuen aplikazio sistematikoa erakusten digu, baita eraikuntza mailako joera guztiz kontserbadorea ere, eta horren aurrean zuhurtzia handiz jokatu beharko du beti ikerlariak zubien kronologia egokitzerakoan, ez baititu horretarako aldi jakin bateko edo besteko joera nagusiak aski izango.

Ingeniaritza guztiz sendotu arte, eraikuntzaren historia entzute handiko porrotez beterik dago: Arabako adibide batzuetan ikus daitekeen bezala, obra batzuk hainbat aldiz berreraiki behar izan ziren mende bakar batean zehar.

Agustín Bethancourt-ek Erresumako Bide eta Ubideetako Ingeniari Taldea sortu baino urte batzuk lehenago, XVIII. mendearen bigarren erdialdeko ilustratu euskaldunek eraikuntza-alderdi honen aurreko kezka bizia agertu zuten:

el arte de construir con solidez y sin gastos superfluos las obras comunes, como los edificios particulares, los caminos p?blicos, las fuentes y otras obras de agua, para evitar las funestas consecuencias que se experimentan de meterse indistintamente en este género de empresas quales quiera arquitectos, maestros de obras, canteros, albañiles y carpinteros 5 Euskalerriaren Adiskideen Batzar Nagusiaren Akta. Bilbo 1775, 186. or. Proyecto de una Escuela Patriática a la Junta General de la RSBAP por la Junta de Instrucción, 1775eko irailak 17 (M.J. Ruiz de Ael-en aipamena, 1993: 248-249).

1775ean Bergarako Seminarioa sortzeko egin zuten proiektuak argi eta garbi islatzen du (...)